Errausketa labea bulegoak berotzeko

Vienan den ehorztetxerik handienak, Bestattung Wien izenekoa, polemika handia sortu duen ideia ekologikoa izan du: errausketa labeko beroa erabili nahi du bere egoitzeko bulegoak epeltzeko. Enpresako bozeramailea den Jürgen Sild-ek adierazi duenez, 2012an ireki nahi duten egoitza berrirako ideia hau oso ekologikoa da eta dirutza aurreztu ahal izango dute.Errausketa labean sortzen den beroarekin beroketa sistema osatzen duen ur zirkuitua berotzeko asmoa dute. Errausketa labeek energia handia erabiltzen dute gorputzak erretzeko 800 graduko tenperaturara heldu behar baitute. Sildek adierazi duenez, energia horri bestelako erabilpen bat ematea oso ideia ekologikoa da. Austriako prentsan berriz ez dute ideia hain modu onean hartu eta askoren ustetan, hildakoen gorpuak bulegoak berotzeko erregaitzat erabiliko dira. Ehorztetxe horrek, bataz beste, 20 gorpu errausten ditu egunero.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.