Gazte migratzaileak laneratzeko programa

Prestakuntza programaren xedea da gazteak lan-esparruan sartzea erraztea da, enplegua lortzeko aukerak zabaldu eta zaurgarritasuna murrizteko

Nafarroako Gobernuak zaurgarritasun egoeran eta familia babesik gabe dauden gazte migratzaileen laneratzea eta formakuntza sustatzen eta laguntzen duen ‘Lan aurreko prestakuntza programa’ aurkeztu du. Programa Elkarri Laguntza Elkartearekin batera garatuko da.

‘Lan aurreko prestakuntza programa’ Nafarroan bizi eta zaurgarritasun egoeran aurkitzen diren 18 urtetik gorako 15 gazte migratzaileri zuzentzen zaie. 155 orduko formakuntza plan baten bidez gazteek mekanikaren inguruko formakuntza jasoko dute eta, ondoren, praktika profesionalak egiteko aukera ere izango dute.

Elkarri Laguntza elkartearen lagunek azaldu dutenez, behin programa osatuta gazteek, oinarrizko trebetasunak eskuratzeaz gain, sektorearen eta tresnen inguruko ezagutza teorikoa ere eskuratuko dute. Horri esker, lan merkatuaren ezagutzan aurrera egin ahal izango dute eta lan munduan mugitzeko sozializazio arauak eta jarrera profesionalak eskuratuko dituzte. Gainera, gaztelaniaren ezagutzan ere aurrera egiteko aukera izango dute.

Prestakuntza programaren azken helburua gazte horiek lan-esparruan sartzea erraztea da, enplegua lortzeko aukerak zabaldu eta zaurgarritasuna murrizteko.

Une honetan, Elkarri Laguntza elkarteak zaurgarritasun egoeran diren 50 gazte ingururekin egiten du lan.