Kondoiaren asmatzaileak badu bere estatua

Gaur egun ezagutzen dugun latexko kondoiaren asmatzailea, hots, Juliusz Fromm, duela 128 urte jaio zen Poloniako Konin herrian. Herriko pertsonarik ospetsuena delakoan edo, bertako herritar talde batek Fromm kimikariaren omenezko estatua eraikitzea erabaki du, baina bere gorputza azaldu beharrean, preserbatibo handi bat azalduko da. Talde honetako ordezkari batek adierazi duen bezala, “Polonian jende askok erabiltzen ditu kondoiak. Mundu guztiak daki zer den kondoi bat eta edonon eros daiteke, baina jende askok ez daki kondoiaren asmatzailea poloniarra zenik”. Antza denez herriko beste biztanleek umore onez hartu dute ekimen hau, nahiz eta udaletxean, honen inguruko zalantzak izan. Kontutan hartu behar da Polonia oso herri katolikoa dela eta eliza katolikoak kondoiaren erabilpenaren kontra azaldu dela. Behin estatua lortuta, hurrengo pausoa herrian kondoiari buruzko museo bat eraikitzea izango da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.