Zabalik arabar ikasleentzat garraiorako laguntzak eskatzeko aukera

2021/22 ikasturtean beren udalerritik kanpo ikasi behar izan duten ikasle arabarrek ekainaren 30era arte izango dute garraiorako laguntzak eskatzeko aukera

Gaur, ekainak 13, zabaldu da Arabako ikasleek, unibertsitarioek zein unibertsitatez kanpokoek, garraiorako laguntzak eskatzeko deialdia. Laguntza horiek eskatzeko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Unibertsitatez kanpoko ikasleentzako laguntzak garraio-gastuak ordaintzen dizkie amaitu berri den ikasturte honetan batxilergoko ikasketak edo erdi edo goi mailako heziketa zikloak egin dituzten ikasleei, baldin eta bizi diren udalerritik kanpo joan izan behar badute ikastera. Dirulaguntza lerro honen aurrekontua 114.500 eurokoa da.

Unibertsitateko ikasleentzako garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzari esker, berriz, beren bizilekua dagoen udalerritik unibertsitate-ikasketak egiteko ikastetxe publiko edo pribatuetara joan behar duten ikasle arabarrek unibertsitate-prestakuntza arautua jaso ahal izango dute. Dirulaguntza lerro honen aurrekontua 255.000 eurokoa da.