82 gaztek boluntariotza lanak egingo dituzte Afrikan eta Amerikan

Gazteek 12 estatutan garatuko diren eta EAEko zenbait GKEk koordinatuko dituzten 31 egitasmotan parte hartzeko aukera izango dute

Euskadiko 82 gaztek lankidetza lanak egingo dituzte uda honetan Afrikako eta Amerikako zenbait herrialdetan Euskadiko Gazteak Lankidetzan egitasmoaren barruan. Gazteek 12 estatutan garatuko diren eta EAEko zenbait GKEk koordinatuko dituzten 31 egitasmotan parte hartzeko aukera izango dute. Proiektuetan parte hartuko duten gazteek, GKEekin batera Barrian egin zen hautaketa prozesuan aukeratuak izan dira.

Hiru hilabetez gazteek egokitu zaien helmugan bizi diren pertsonekin lan egiteko aukera izango dute. Nagusiki hiru motako proiektutan lan egingo dute: hezkuntza arlokoak, azpiegitura hidraulikoen eraikuntza eta bide-azpiegituren eraikuntza.

Deialdian 409 gaztek eman dute izena. Azkenean 82 izan dira hautatuak eta horietatik guztietatik, gehienak (65) emakumeak dira. Lurralde historikoei dagokionez,  boluntario gehienek Bizkaian dute jatorria (49). Gipuzkoarrak 17 dira eta arabarrak, berriz, 16. 

Esan bezala, euskal gazteek 31 egitasmo sozialetan parte hartzeko aukera izango dute. Horiek honako herrialde hauetan garatuko dira: PeruHondurasMexikoBoliviaKolonbiaEkuadorEl SalvadorGuatemalaGabonGinea ConakryRuanda eta Uganda. Egitasmoak honako GKE hauek garatuko dituzte: Garapenerako Lankidetzarako Egoaizia ElkarteaEuskal Herriko Serso San ViatorJuan Ciudad GKEEkintzaz Lagundu FundazioaMisiones Salesianas, Taupadak Elkartea, Medicus Mundi Bizkaia ElkarteaEdex – Centro de Recursos ComunitariosHaurralde FundazioaMunduko Landagunea,Vedruna-Solive Elkartasuna ElkarteaManuel Iradier ElkarteaICLI Ingeniaritzarako Lankidetza eta Saluganda Elkartea.

Aukeratutako profilak mota guztietakoak dira: hezkuntza, irakaskuntza, kirol, osasun, agronomia, ingurumen zientziak, musika, gizarte lana, sukaldaritza, psikologia, ingeleseko eta zientzietako irakasleak, batzuk aipatzearren.Gazte-talde hori prestatzeko, GKEetako koordinatzaileek, duela hilabete batzuk, helmuga izango diren herrialdeetan zer lan egingo duten azaldu zieten gazte lankideei. Garapenerako lankidetzari, nazioarteko bidaietarako osasun-aholkuei edo generoari eta garapenari buruzko hainbat berezitasun eta gai aipatu ziren, besteak beste.