Magia Arabako 17 udalerritara iritsiko da

MagialdiArabaren VIII. Edizioa lurralde historikoko 17 udalerritara iritsiko da abuztuaren 26tik irailaren 11ra bitartean

MagialdiArabaren VIII. edizioak magia ikuskizunak eramango ditu Arabako 17 udalerritara abuztuaren 26tik irailaren 11ra bitartean. Magia jaialdiak, beste behin, formakuntza, sormena eta zabalkundea uztartuko ditu eta Gasteizko Magialdia jaialdiaren XXXIV. edizioaren atarikoa izango da.

Aurtengo edizioan magia jaialdiak aurrekoan baino udalerri bat gehiago bisitatuko du. Hala ere, aurtengo ediziorako 36 udalerritako eskaerak jaso dira. Ikuskizunak eskainiko dituzten udalerriak honako hauek izango dira: Baroja, Ekora, Elvillar, Uribarri-Harana, Korres, Trebiñu, Izarra, Etxaurren, Lantziego, Pipaon, Zubillaga, Samaniego, Aramaio, Ondategi, Argantzon, Eltziego eta Okinara.

Programazioaren barruan haurrentzako eta helduentzako magia tailerrak eta magia ikuskizunak bildu dira. Bertan izango dira Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño eta Txoborro Magoa.