Abian da Gaztenek Berri programa

2004. urtean, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiekin batera, gazteak lehen sektorean eta landa-munduan sartzen laguntzea helburu zuen Gaztenek programa jarri zuen martxan. 18 urte beranduago, eta Mondragon Unibertsitatearekin lankidetzan, Gaztenek Berri programa jarri da martxan.

Programa berriak helburu bera izango du, baina egungo beharretara egokituta dago. Horrela, programan sartzen diren gazteek enpresa-kudeaketari, digitalizazioari eta berrikuntzari buruzko berariazko prestakuntza jasoko dute Mondragon Unibertsitatearen laguntza tekniko eta pedagogikoarekin. Izan ere, bertan garatuko diren egitasmoak berritzaileak izatea lortu nahi da. Aldi berean, balio erantsi handiagoa sortzea eta etorkizun-ikuspegia duten pertsonek gidatzea kortu nahi da. Horretarako, ekintzailetza erraztuko duen ekosistema bat garatu nahi da.

Programa berria 2023-2027 aldian garatuko da.