‘Echar un polvo’ esaldiaren jatorria

Antza denez gaztelaniaz harreman sexualetarako erabiltzen den esaldi honen jatorria pasa den mendeko 20. hamarkadan aurkitzen da. Espainiak ez zuen Lehen Gerra mundialean parte hartu eta nahikoa urte oparoak izan ziren. Espainiarrek hedonismoa ezagutzeko aukera izan zuten eta honen ondorioetako bat sudurretik arnasten zen tabako kontsumoaren hazkundea izan zen (rapé izenarekin ezagutzen dena). Bere burua dotoretzat jotzen zuten gizon guztiek kaxa dotore bat eramaten zuten rapé-a eramateko, eta adei-legetzat hartzen zen beste gizonekin hau partekatzea (¿quieres echar un polvo? galdetzen omen zuten). Rapé-a emakumeen aurrean kontsumitzea gustu txarrekoa zelakoan edo, gizonezkoek abstinentzia-sindromea zutenean, etxeko egongela utzi egiten zuten ‘echar un polvo’ delako aitzakiarekin.
Dena den, sarritan, rapé-arena egongela uzteko aitzakia hutsa besterik ez zen. Izan ere, emaztea egongelan utzita, gizonezkoek ‘familia-oneko’ etxe guztietan zen bigarren solairuko egongelak bisitatzeko aukera zuten, bertan bere amorantearekin aurkitzeko edo..

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.