Euskarazko mikroipunen lehiaketa Iruñean

Civivox Sareak antolatutako lehiaketara aurkezten diren ipuinek gehienez 200 hitz izan beharko dituzte eta bertan kontatzen diren istorioek Iruñean garatu beharko dute

Iruñeako Civivox Sareak euskarazko mikroipunen lehiaketa bat antolatu du ‘Iruñea bihotzean’ lelopean. Lehiaketaren xedea da euskarazko sormena sustatzea. Lanak aurkezteko epea datorren irailaren 25ean amaituko da. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi ipuin bidali ahal izango ditu. Ipuinek, gehienez, 200 hitz izango dituzte eta bertan kontatzen diren istorioek Iruñean garatu beharko dute. Lanak emailez igorri beharko dira PDF formatuan.

Lehiaketaren oinarrietan lau sari ezartzen dira: erosketa-txartelak hiriko liburu- edo paper-dendetan. Helduen kategorian (18 urtetik gora), mikroipuin onenaren saria 150 euroko da. Gazteen (14 eta 17 urte bitarte) eta haurren (8 eta 13 urte bitarte) kategorietan, irabazle bakoitzak 100 euroko txartel bat jasoko du. Azkenik, epaimahaiaren sari berezi bat jasoko da (50 euro), accesit gisa.

Irabazleen izenak urriaren 21ean emango dira ezagutzera.