‘Euskara Ahora’ kanpaina Iruñeko Gaztelu plazan

Euskarabidearen kanpaina berriak euskararen ikaskuntza sustatu nahi du, bereziki, gazteen artean

Euskarabideak pertsona helduen artean eta, bereziki, gazteen artean, euskararen ikaskuntza sustatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan. ‘Euskara Ahora’ lelopean garatuko den kanpainak zinea du ardatz eta agerian utzi nahi du ‘euskara ikasteak pelikula aldatzen dizula’.

Kanpaina pasa den abuztuaren 30ean aurkeztu zen eta bertan tokiko 33 erakundek eta helduei euskara irakasteko sektoreko hainbat eragilek parte hartuko dute, hala nola, AEK, Bai&By, hizkuntza-eskola ofizialak, IKA eta Zubiarte euskaltegi publikoa.

Kanpainaren barruan Euskarabideako zuzendari kudeatzaile Mikel Arregi Iruñeko Gaztelu plazan burutu den ekitaldi batean izan da. Bertan, film baten aurkezpena antzeztu da set eta alfonbra gorri eta guzti, eta Euskarabideako arduradunek argazkiak atera dituzte spoteko protagonistekin. Iruñean burututako aurkezpena datorren irailaren 15ean errepikatuko da Tuteran.