Arabak diruz lagunduko ditu gazteen berrikuntza-proiektuak

Egitasmoek emantzipazioa, ingurumena, integrazioa eta genero berdintasuna, ekimena eta kulturartekotasuna bezalako gaiak jorratu ahal izango dituzte

Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak dirulaguntza deialdi berri bat jarri du martxan azaroaren 30era bitartean Araban eta Trebiñun gazteek gauzatzen dituzten berrikuntza-proiektuak laguntzeko. Deialdiaren aurrekontua 40.000 eurokoa da.

Gazteentzako edo lurraldearen garapenerako interesgarri diren edozein gai jorratzen duten egitasmoak aurkeztu ahal izango dira, hala nola, emantzipazioa, ingurumena eta jasangarritasuna, integrazioa eta genero berdintasuna, ekimena eta kulturartekotasuna.

Deialdia hiru kategoriatan banatzen da:

  • A Kategoria: Gazteengan esku hartzeko estrategietan aurrera egiten lagun dezaketen proiektuak.
  • B Kategoria: Gazteriaren arloko egungo errealitatea ezagutzen laguntzen duten proiektuak.
  • C Kategoria: Beren izaera berritzaileagatik edo garrantziagatik interesgarritzat jotzen diren proiektuak.

Deialdian 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Egitasmoak aurkezteko epea datorren urriaren 31n amaituko da.