“Zurrumurruen aurka, sartu aterpera” kontakizun laburren VI. lehiaketa

Bilbo Kulturarteko Uria III. Planaren barruan antolatutako lehiaketan lanak aurkezteko epea hil honen 30ean amaituko da.

Abian da Bilboko Udalak Bilbo Kulturarteko Uria III. Planaren barruan antolatzen duen “Zurrumurruen aurka, sartu aterpera” kontakizun laburren lehiaketaren VI. edizioa. Lehiaketaren xedea da aniztasuna sustatzea eta gizarteak migratzaileei buruz dituen pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzea.

Lehiaketara edozein nazionalitate edo bizileku duen 18 urtetik gorako edozein pertsona aurkeztu daiteke. Parte-hartzaileek Zurrumurruen aurkako proiektuaren edukiak eta balioak lantzen dituzten lanak aurkeztuz: bizikidetza, kulturartekotasuna, aniztasuna, arrazakeriaren aurkako borroka, estereotipoak, aurreiritziak, zurrumurruak, identitatea, errespetua, elkarrizketa eta aniztasunaren abantailak eta ekarpenak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Kontakizunak euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Izan ere, lehiaketa bi modalitatetan banatuta dago: euskara eta gaztelania. Modalitate bakoitzean bi sari banatuko dira. Irabazleek 350 euro jasoko dute eta haien lana argitaratua izango da. Finalistek, berriz, 150 euro jasoko dituzte eta euren lana ere argitaratuko da.

Sari horiez gain, aurten, berritasun gisa, Bilbo Saria banatuko da udalerrian bizi diren parte-hartzaileen lanik onena saritzeko.