Enplegu anezka berriak Gasteizen eta Laudion

2016. urteaz geroztik, 307 arabarrek hartu dute parte Arabako Foru Aldundiak, Santa María la Real Fundazioarekin batera, antolatzen dituen enplegu-anezketan

Guztira, langabezian diren 60 arabarrek parte hartu ahal izango dute Arabako Foru Aldundiak, Santa María la Real Fundazioarekin batera azaroan abian jarriko dituen enplegu-anezketan. Anezkak Gasteizen eta Laudion izango dira eta langabezian diren horiei lana aurkitzeko aukerak biderkatzen lagunduko diete. Izena emateko epa datorren azaroaren 11ra arte izango da zabalik.

Hiru anezka berri

Arabako hiru enplegu-anezka berriak azaroko bigarren hamabostaldian hasiko dira eta bost hilabeteko iraupena izango dute. Anezka bakoitzak 20 lagun hartuko. Eskolak aurrez aurre eta modu birtualean irakatsiko dira.

Parte-hartzaileek enpleguan aditu diren teknikarien orientazioa jasoko dute. Xedea da langabetuen enplegagarritasuna hobetzea tresna digitalen erabileraren (aplikazioak, sare sozialak…) eta enpresetako giza-baliabideetako arduradunekin egindako harremanen bidez.

Besteak beste, parte-hartzaileek adimen emozionaleko dinamikak egingo dituzte, lan-prospekziorako plan bat garatuko dute eta beren helburu profesionala ardaztuko dute.

Parte-hartzaileek egin ahal izango dituzten bestelako ekintzak honako hauek izango dira: curriculumen eguneraketa eta lan-elkarrizketen simulazioa, enplegagarritasun-mapen prestaketa eta enpresekin harremanak egiteko planifikazioa.

Aurtengoa enplegu-anezken seigarren edizioa da. Guztira, 307 arabarrek hartu dute parte enplegua aktiboki bilatzeko talde horietan 2016. urteaz geroztik, eta horietatik % 63k besteren konturako lanpostu bat aurkitu du, bere negozioa martxan jarri du edo profesionaltasun-ziurtagiriak egin ditu lan-praktikekin. Programan parte hartu nahi duten horiek azaroaren 11 baino lehen eman behar dute izena www.lanzaderasdeempleo.es webgunearen bidez edo aurrez aurre Gasteizko Ignacio Ellacuría Udal Ikastegian edo Laudioko Udaleko Tokiko Garapen Agentzian.