Antzerki ikastaroak Bilbaoeszenan

Bilboeszenak 2022-23 ikasturterako prestatu duen eskaintzan euskaraz irakatsiko diren haur eta gazteentzako bi ikastaro daude.

Bilbaoeszenak, Bilboko antzerki baliabideen zentroak, lau antzerki ikastaro antolatu ditu 2022-23 ikasturterako. Horietako bi gazteei zuzendutako eta euskaraz irakatsiko diren bi tailer izango dira. Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 16an hasi eta 29an amaituko da.

Eskaintza
  • Eszenarako prestakuntza eta sormena: Bi ikastaro eskainiko dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Euskarazko ikastaroa María Urcelayk irakatsiko du eta gaztelaniazkoa, berriz, Nuria Cres-ek. Ikastaro bakoitzak 60 orduko iraupena izango du. Euskarazko ikastaroa astelehenetan irakatsiko da, 19:30etatik 21:30etara. Gaztelaniazkoa, berriz, asteazkenetan irakatsiko da ordutegi berean. Ikastaro horietan parte-hartzeko 185,60 euroko matrikula ordaindu behar da (152,80 langabezian diren horientzat).
  • Haur eta gazteentzako antzerki tailerrak: 45 orduko iraupena izango duten tailer hauek ostegunetan irakatsiko dira euskaraz. Haurrei zuzendutako tailerrean 2011. eta 2014. urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Gaztxoen tailerrean, berriz, 2016. Eta 2010.urteen artean jaiotakoek. Tailerretan parte-hartzeko ordaindu beharreko zenbatekoa 87,30 eurokoa da. Irakaslea Miriam Martxante izango da.