Sony tablet-en merkatuan sartu da

Sony-k PlayStation ziurtagiria duten bere lehen bi ‘tablet’ak aurkeztu berri ditu. Aipatu bi gailu hauek ez dira merkatuan udazkenerarte izango eta, printzipioz, Android 3.0 sistema eragilea eramango dute. Aipatu tablet-ak S1 Eta S2 izenak izango dituzte. Leheha, gaur egun merkatuan aurki daitezkeen tableten antzeko ezaugarriak izango ditu, eta ‘multimedia aisia’ sustatzeko garatuta dago.
S2 tablet-a maila bat gorago izango da eta komunikazio eta aisialdi mugikorrerako pentsatuta dago. Ezaugarririk nagusiena bere diseinuan dago, izan ere, tablet hau tolesgarria da eta 5,5 hazbeteko bi pantailaz osaturik dago. Bere diseinuagatik Nintendo DS kontsolaren antza ere izan dezake.
Sony berandu sartu da tablet-en merkatu honetan eta lehiakideekiko duen desabantaila murrizteko edo, bideojokoak ardatz izango ditu tablet-en garapenean. Horrela, Sonyren S1 eta S2 tablet-etan PlayStation ziurtagia duten jokoetara ere jolastu ahal izango da. Horretarako, bezeroek PlayStation Pocket denda birtualean jokoa erosi eta deskargatu beharko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.