Gero eta gehiago dira piercing-en bat duten gazteak. Hauetatik, mingainan egiten diren piercing-ak deigarrienetakoak dira. Baina zein da honen xedea? Harremanik al du sexuarekin?

Zalantzarik gabe, mingainan jarritako piercing-ek harreman zuzena dute sexuarekin, baina hein handi batean, harreman hau fantasia sexualekin erlazionaturik dago. Horrela, zure fantasietan horrelako piercing bat duen pertsona batek kitzikatzen bazaitu, ondoren errealitatean horrelako harreman batek plazer handiagoa eman ahal dizu.

Dena den, piercing-a elementu estetiko bat besterik ez da. Plazer sexuala lortzeko piercinga jartzen duten pertsonak oker dira (apika zakilan jartzen dutenek izan ezik). Sarritan, mingainan jarritako piercing-ak ahozko sexuarekin erlazionatzen dira, plazer gehiago ematen dutelakoan edo. Esan bezala, plazer maila hau fantasiaren edota morboaren araberakoa izango da, azken finean, piercing edota piercing gabe eman daitekeen plazerra oso antzekoa izango baita.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.