Abian da denboraldi berria Kontadoresen

Kontadoresen helburua da Donostiako gazteen kultura-beharrei erantzutea eta hainbat arte- eta sorkuntza-jardueraren elkargune ere izatea.

Behin udako oporrak amaituta, bueltan da Donostia Gazteriak sortutako Kontadores gunea. Kontadoresen helburua da Donostiako gazteen kultura-beharrei erantzutea eta hainbat arte- eta sorkuntza-jardueraren elkargune ere izatea.

Hasi berria den denboraldirako ardatz nagusiak honako hauek izango dira: espazioak lagapena, kultura-laborategiak, Eszenaren proposamenak eta baterako sorkuntzako proiektuak. Izan ere, Kontadoresek gazteen sormen- edo kultura-proiektuak garatzeko espazioak eskaintzen ditu, hala nola antzerki-saioak, dantza-saioak, bilerak eta abar.

Bestalde, urritik aurrera, hainbat proposamen eszeniko ikusi ahal izango dira, betiere artista gazteen eta hasiberrien sormenei lehentasuna emanez.

Baterako sorkuntzako proiektuak taldeka egiten diren egitasmoak jasotzen dituen ardatza da. Kasu horretan, gazteek beren proiektuak garatzeko erabiltzen dituzten erabilerek laguntzen dute Kontadores espazioa eraldatzen.

Kultur Laborategiak askotariko proposamen eta kultur diziplinak garatu eta gozatzeko espazioak dira: gai zehatzen inguruko prestakuntzak, sorkuntza esperimentazioa, talde dinamikak… Denboraldi berrirako proposamenak oraindik ez dira eman ezagutzera, baina gorputzean eta ahotsean ardaztuko dira. Gainera, sormena amankomunean garatzeko aukera emango duten tailerrak ere eskainiko dira. Argibide gehiagorako: 943483476 / kontadores@donostia.eus