Harrotuk eskaintza zabala prestatu du udazkenerako

Harrotuk, Iruñeko Udaleko LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haren parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko zerbitzuak, udazkenerako bere programazioa aurkeztu du. Hurrengo hilabeteetarako hainbat proposamen aurkeztu dituzte, hala nola, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa; jarduera soziokulturalak; LGTBI+ oinarrizko sentsibilizazioa eta prestakuntza; eta boluntariotza. Jarduera guztiak zerbitzuaren egoitzan eta izango dira Kondestable Civivoxean izango dira.

Ahalduntzea

Norberaren ahalduntzerako programa ‘Harrotuko armairua’ izenburupean garatuko da eta crossdressing delakoa izango du ardatz. Jarduera horren bidez genero-rol tradizionalak haustera gonbidatzen da, arroparen bidez libreki adieraziz. Jarduera hori urriaren 22an, azaroaren 19an eta abenduaren 17an eskainiko du Luna Femmek.

Ahalduntze kolektiboa sustatzeko programa, berriz, urriaren 11n, 15ean eta 26an eta azaroaren 20an eta 26an eskainiko da, egun horietan zenbait efemeride esanguratsu ospatzen baitira, hala nola, Armairutik Irteteko Nazioarteko Eguna, Intersexualitatearen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna, Trans Despatologizazioaren Eguna, Trans memoria eta Asexualitatearen Ikusgaitasunaren Eguna, hurrenez hurren.

Letra-topaketa atalaren barruan, urriaren 14an trans pertsonen topaketa izango da eta azaroaren 4an, berriz, emakume eta ez-bitar fem-aligned lesbiana eta bisexualen artekoa. Azaroaren 11n pertsona asexualen txanda izango da.

Jarduera soziokulturalak

LGTBI jarduera soziokulturalen barruan Markel Gomezek eta Edurne Erreak osatzen duten ‘Ilargi berria’ taldeak abenduaren 29an eskainiko duen LGTBI+ kontzertua azpimarratu behar da.

Udazkenerako programazioaren barruan ere LGTBI+ inguruko oinarrizko sentsibilizazio eta formakuntza programa garatuko da. Hitzordua urriaren 27an izango da Kondestable Civivoxean. Bertan, Fundación 26D-ren eskutik, LGTBI+ adineko pertsonak ere badirela ikusarazteko hitzaldi bat eskainiko da. Hitzaldian, adinekoek askatasunei eta eskubideei dagokienez testuinguru soziopolitiko desberdinean bizi izan dituzten egoerak azalduko dira.

Azkenik, Harroturen ‘Harrotu adi duzu’ boluntariotza-programak Iruñeko LGTBI+ taldeak eta pertsonak elkartzeko eta errealitate ezberdinei buruz hitz egiteko gunea proposatuko du azaroaren 22an.