Kontuz zure gailu espioiarekin!

Apple konpainiko bi bezero estatubatuarrek Apple erraldoia salatu berri dute. Antza denez, salaketaren arabera, iPhone eta iPad gailu arrakastatsuek bezeroen mugimenduak erregistratzeko izkutuko sistema bat dute. Erresuma Batuan burututako ikerketa baten baitan, Apple-k garatutako sistema eragileak egunero mac familiako gailu eramangari guztien kokapena artxibatu eta Apple-n egoitzara bidaltzen ditu. Hori dela eta, bi estatubatuar hauek bere pribatasuna erasotu dela salatu dute.
Salaketa ondoren jakin ahal izan denez, Apple-k garatutako gailuak ez dira hau egiten duten bakarrak. Horrela, Google-k garatutako Android sistema duten gailuek ere berdin jokatzen omen dute.
Horrela, The Wall Street Journal egunkarian argitaratutakoaren arabera, Android sistema eragilea duten gailuek zenbait orduro bere kokapenaren berri ematen dute. Android gailuen kasuan gailuaren izena, kokapen geografikoa eta gertu dagoen edozein wi-fi seinalearen indarra transmititzen omen da, baina ez erabiltzailearen edozein datu pertsonal. Egunkari beraren arabera, Apple-n kasuan, kokapen geografikoa transmititzen da. Magnus Eriksson suediarrak egindako ikerketaren arabera, berriz, Android gailuek erabilitako azken 50 antenen kokapena soilik gordetzen dute (baita Wifi 200 azken puntuak ere), baina Apple gailuek, berriz, urte osoko erabilera gordetzen dute.

Datuak
Kokapenaren inguruko datu hauek guztiak oso garrantzitsuak dira ekoizleentzat. Izan ere, hauei esker, bilaketa lokalen edota gizarte sareetako zenbait funtzioen (adibidez gertu diren lagunak bilatu) inguruko zerbitzuak hobetzeko balio dute.
Googlek jada datu horiek erabiltzen zituela onartu zuen. Bere momentuan, Googlek trafiko mapa zehatzak erabiltzeko erabiltzen zituela adierazi zuen, sakeleko telefonoaren kokapenaren arabera errepide batean bataz besteko abiadura zein den kalkulatu baitaiteke.

Leave a Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.