Gazteriaren II. Foro Transpirenaikoa

Pirinioen bi aldeetako 60 gaztek ekintza klimatikoko zazpi lankidetza-proiektu garatu dituzte

Nouvelle-Aquitaine, Occitaine, Katalunia, Andorra, Aragoi, Nafarroa eta Euskadiko 60 gaztek baino gehiagok klima-aldaketaren inguruan eztabaidatu dute Hondarribian ospatu den Gazteriaren II. Foro Transpirenaikoan. Pirinioetako eskualdeetan klima-aldaketara egokitzeari buruz eztabaidatu dute gazteek, eta ingurumen- eta jasangarritasun-proiektuak ere egin dituzte.

Foroa Erasmus+ programaren markoan eratu zen Pirinioetako gazteen hausnarketak eta beharrak jasotzeko. Topaketaren ideia Pirinioetako Lan Elkartearen barruan den Gazteria Lantaldearen barruan sortu zen.

Hondarribian bildutako gazteek klimaren aldeko ekintzen esparruan zazpi lankidetza egitasmo garatu dituzte. Egitasmo horietan, besteak beste, honako gai hauek jorratzen dira: biodibertsitatearen babesa; sentsibilizazioa arteen eta komunikabideen bidez; eta ingurumen- zabalkundea autobus-gela baten bidez.

Hurbileko elikagaiak

Taldeak tokiko elikagaien ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko egitasmo bat eta Pirinioetako bidexkak zaintzeko ekimen bat garatu du.

Topaketaren barruan hainbat ekintza garatu dira. Horietako batean, Hendaiako hondartzan, Water Family eta Blutopia erakundeetako arduradun Gorka Oyarzun eta Julien Gerbè izan dira klima-aldaketak itsasoan eta ibaietan duen eraginaren  eta Bidasoako Bide Berdearen inguruan sakontzeko. Gazteek Doneztebe eta Lesaka artean diren 40 kilometroak osatu dituzte bizikletan aipatu bidea jarraituz.

Foroan izan den Irune Santamaría arabarrak azaldu duenez, foroak klima-aldaketa prebenitzeko eta horretara egokitzeko hainbat proiektu eta ekimen diseinatzeko balio izan duela uste du.