BUM egiten duten ideientzako sariak

Aurtengo edizioan parte hartzeko garatzen ari den egitasmoa edo egitasmo horren ideia 3 minutu baino gutxiagoko bideo batean azaldu behar da.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Global Shapers Bilbaok Bizkaia United Minds (BUM) Sarien lehenengo edizioa antolatu dute. Aipatu sarien xedea da 16 eta 30 urte bitarteko lana aitortzea, gizarte-eragina izan dezaketen egitasmoak sarituz.

BUM Sariek Bizkaiko gazteen lana aitortu, lagundu eta sustatu nahi dute. Nagusiki, Bizkaiko Lurralde Historikoaren garapen ekonomiko eta sozialean eragina izan dezaketen egitasmoak saritu nahi dira.

Aurtengo edizioan parte hartzeko garatzen ari den egitasmoa edo egitasmo horren ideia 3 minutu baino gutxiagoko bideo batean azaldu behar da. Lehiaketa bost kategoriatan banatuta dago: Bizkaia Osasungarria, Bizkaia Konprometitua, Bizkaia Jasangarria, Bizkaia Sortzailea eta Bizkaia Berritzailea. Kategoria bakoitzeko irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du. Proposamenak aurkezteko epa datorren urriaren 31an amaituko da.