Psikiatraren kontsultan

Psikiatra bat bere pazientearekin dago kontsultan eta honek duen arazoa konpondu nahian paper bat hartu eta lerro bertikal bat marraztu du.
– Zer ikusten duzu hemen?
– Emakume bat biluzik.
Jarraian lerro bertikalaren gainean beste lerro horizontal bat marrazten du eta berriz galdetzen dio:
– Eta orain?
– Emakume bat biluzik eta makurtuta.
Txundituta, psikiatrak beste orri bat hartu eta lerro horizontal bakarra marrazten du.
– Eta irudi honek zein esanahi du zuretzat?
– Emakume bat biluzik eta etzanda.
Honen aurrean, psikiatrak serio-serio hala dio:
– Sexu-konplexu larri bat duzulakoan nago.
– Nor? Ni? Zu zara etengabe emakume horiek guztiak biluzik marrazten ari zarena eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.