Hor konpon! Konponketa-tailerrak Salburua Gizarte Etxean

Hor Konpon! programari esker, aditu baten gidaritzapean, norberak konpontzen ditu bere ondasunak.

Gurpila zulatuta duen bizikleta, bi soka faltan dituen gitarra, sokak tenkatu gabe dituen raketa… edo botoi bat nola josi edo praken behealdea nola jaso. Gure egunerokotasunean badira errazak egiteko diren hainbat gauza edo konponketa, baina, hainbat kasutan ez dugu horiek egiteko ezagutza, trebetasuna edo toki egokia.

Gure gizartean, kontsumitzen ditugun hainbat ondasun erabili eta botatzeko diseinatuta daude. Agerian geratzen ari denez, eredu hori ez da jasangarria eta, hortaz, egokiena ondasun horien guztien erabilera ahalik eta gehien erabiltzea da. Izan ere, sarritan, bultzada txiki bat besterik ez dugu behar erdi apurtuta edo erdi ahaztuta ditugun ondasun horiek konpontzeko edo berrerabiltzeko.

Salburuako Gizarte Etxean garatzen den Hor Konpon! programa horrelako konponketak egiteko diseinatuta dago. Bertan, aditu baten gidaritzapean, norberak konpontzen ditu bere ondasunak. Programatuta dauden lehenengo tailerrak, bizikletak eta gitarrak konpontzeko tailerrak dira eta joskintza tailer bat ere antolatu da.

  • Bizikletak konpontzeko tailerra: urriaren 7an Salburuako Gizarte Etxearen kanpoaldean bizikletak konpontzeko beharrezkoak diren tresnak biltzen diren estazio bat jarriko da. Azaroaren 11n eta 25ean eta abenduaren 16an, aditu bat izango da estazio horretan, 17:30etatik 18:30etara, zalantzak argitzeko. Gainera, urriaren 7, 14, 21 eta 28an, 17:30etatik 19:00etara, bizikleta prest izaten ikasteko tailer bat irakatsiko da.
  • Gitarrak prest izateko tailerra: Antton Aranburu abeslari eta gitarristak gitarra prest izateko jakin beharreko guztia irakatsiko du abenduaren 18an.
  • Joskintza tailerra: azaroaren 11an joskintzaren oinarrizko sekretuak irakatsiko dira 1(18:00etatik 20:00etara).

Tailerrak doakoak dira, baina horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Izena emateko epea hamabost egun lehenago irekiko da. Izen-ematea online edo presentzialki egin daitezke (gizarte etxean edo kiroldegian).