Berdintasunaren eta maskulinitatearen inguruko tailerra

Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta, Bilbon eta Donostian azaroan egingo diren tailerretan izena emateko epea urriaren 21ean bukatuko da.

Gazteen Euskal Behatokiak ‘Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak’ izenburua duentailerra antolatu du. Tailerra azaroan emango da Bilbon eta Donostian.

Tailerraren xedea da gizon nerabeekin lan egiten duten profesionalei euren lana erraztuko duten ikuspegi eta tresna pedagogikoak eskaintzea. Piper Txuriak, berdintasunaren aldeko gizonen elkarteko kide Juan Manuel Feito Guerrerok  irakatsiko du tailerra. 

Bilbon eta Donostian

Tailerra Bilbon eta Donostian eskainiko da eta, nagusiki, gaztelaniaz izango da. Bilboren kasuan tailerra azaroaren 2an, 9an eta 23an eskainiko da Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan. Donostian, berriz, tailerrak Gazte Elkartegintzarako Baliabideen Zentroaren egoitzan izango da azaroaren 8an, 15ean eta 22an.

Tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko epea zabalik izango da urriaren 13tik 21era bitartean. Tailerrak doakoak izango dira eta, bereziki, erakundeetan, elkarteetan, erakunde publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan edo boluntariotzan gizon nerabeekin lan egiten duten hezitzaileei eta orientatzaileei zuzentzan zaie.

Tailerrean, besteak beste, honako hauek jorratuko dira:

  • Gure kultura eta gizartean bizi diren gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
  • Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
  • Baldintzapen guzti hauek gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
  • Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
  • Gizon nerabeekin lan egiten duten profesionalei erreminta pedagogiko zehatzak helaraztea.