Unibertsitarioen artean ekintzailetza sustatzeko lehiaketa

Lehiaketa 18 urtetik gorako EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko graduko eta graduondoko ikasleei zuzentzen zaie.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Foru Aldundiak, SPRIk eta Euskadiko unibertsitateak antolatuta, abian da E-mprende lehiaketa. Egitasmo horren xedea da, enpresa-simulazio baten bidez, Euskadiko unibertsitarioen artean gaitasun ekintzailea sustatzea.

Lehiaketa 18 urtetik gorako EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko graduko eta graduondoko ikasleei zuzentzen zaie. Bestelako unibertsitateetan ikasketak burutzen ari diren eta egoitza EAEn duten ikasleek ere parte hartu ahal dute.

Lehiaketan izena emateko epea datorren azaroaren 1ean amaituko da. Lehiaketak hiru sari nagusi eskainiko ditu, 3.000, 2.000 eta 1.000 eurokoak, hurrenez hurren.

Hiru fase

Gestionetek garatuko duen lehiaketa hiru fasetan banatzen da. Lehen fasea, urriaren 17tik azaroaren 11ra bitartean, parte-hartzaile guztientzat dago zabalik. Lehen fase horretan, eta zenbait online plataforma erabiliz, parte-hartzaileek bere gaitasun ekintzailea neurtzeko aukera izango dute.

Bigarren fasea, azaroaren 14tik 24ra bitartean, aurreko fasean puntu gehien lortu duten 100 gazteek parte hartuko dute. Fase hau ere online egingo da eta ez dira aintzat hartuko lehen fasean lortutako puntuak. Fase honetan puntu gehien lortzen dituzten hautagaiak finalera pasatuko dira.

Finala abenduaren 1ean ospatuko da eta presentziala izango da. Egin horretan bertan sariak banatuko dira.