Epaile batek gazte batek bere gurasoen etxea utzi behar duela erabaki du

Malagako epaile batek 25 urteko gazte bat bere gurasoen etxetik alde egin behar duela erabaki du. Gazteak, ez du ez lanik ez ikasketarik burutzen eta bere gusaroen etxean bizi zen ezer egin gabe. Gainera, gurasoak fisikoki zein ahoz mehatxatu egiten zituen.
Kasua berezia da, izan ere, semea bera izan zen gurasoak salatu zituena hauek ez zutelako bere mantenua ordaindu nahi.
Epaiketan ikusi ahal izan zenez, gaztea Zuzendaritza ikasketak burutzen hasia zen, baina 25 urterekin soilik hiru ikasgai gainditzea lortu du. Ikasketetarako duen jarrera ikusita eta lanik egiteko asmorik ez duela ikusita, epaileak gurasoek ez dutela zertan semea gehiago mantenitu behar erabaki du. Epailearen ustez, semearen jarrera gustiz lotsagarria da, are gehiago, bere gurasoen egoera ikusita; aita zabor-biltzailea da eta ama hotel bateko zerbitzaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.