Zabalik Talde Gune entsegu aretoak erabiltzeko aukera

Izena emateko epea azaroaren 20an bukatuko da, eta izena eman duten guztien artean zozketa egingo da 30ean

Gasteizko Udalak zenbait areto erabiltzeko aukera eskaintzen die hiriko gazteei bertan beren musika-ibilbidea gara dezaten. Talde Guneko lokalak entsegu areto gisa erabil daitezke horretarako ekipo teknikoa baitute. Bertan, musikari gazteek beren lanak sortu, entseatu eta grabatu ahal izango dituzte.

Areto horiek erabili ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izen-emate epea jada zabalik da eta datorren azaroaren 20an amaituko da. Izena ematen duten horien guztien artean zozketa burutu da azaroaren 30ean. Saridunek 2 euroren truke alokatzen ahalko dituzte lokalak bakarlarien kasuan, eta 3 euroren truke taldeen kasuan. Zerbitzua hobeto aprobetxatzeko, taldeei emango zaie lehentasuna. Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du 4 ordu jarraian baino gehiago erabili.

Udalak % 60ko dirulaguntzak eskainiko dizkie gazteei.