Debeku bereziak jatetxeetan

Jatetxeen munduan lehiakortasun handia dago; azken egunetan euskal sukaldari biren artean izan den eztabaida honen adibide garbia dugu. Baina jatetxe ospetsua izateko ez da zertan primerako janaria eskaini behar. Horela, badira janariagatik baino debekuengatik ezagunagoak diren jatetxeak.
• Nudistak soilik. Valentziako Olivers jatetxea debekatuta dago jantzita sartzea. Hau da, soilik biluzik dauden pertsonak sar daitezke. Gauza bera gertatzen da negozioa osatzen duten golf zelaian, hotelean eta alokairuzko apartamentuetan.
• Gezurra badirudi ere, Disney-n bada haurrekin debakatuta sartzea duen jatetxe bat. Floridako Disneyn bertan kokatuta dagoen Grand Floridian Resort & Spa hotelean den Victoria & Albert´s jatetxean ezin dira 10 urtetik beherako haurrak sartu.
• Debeku hau bentan berezia da. Japoniako hegoaldean aurkitzen den Kashiwa Mistery jatetxean debekatuta dago eskatzen duzuna jatea. Horrela, zuk nahi duzuna eskatu ahal duzu, baina zerbitzariak zure aurretik sartu den bezeroak eskatutakoa zerbitzatuko dizu. Adibidez, helatu bat eskatzen baduzu, helatua ordaindu beharko duzu, baina agian zure aurretik zegoen bezeroak estkatutako arraultza frejituak jan beharko dituzu. Zure atzetik datorren pertsonari, berriz, zuk eskatutako helatua emango diote.
• Australian den japoniar janariko Surry Hills jatetxean debekatuta dago platerean janaria uztea. Horela, zerbitzatutako janari guztia jaten ez dutenek zerga berezi bat ordainu beharko dute, eta gainera, ezin izango dute berriz jatetxe horretara bueltatu. Plater osoa amaitzen dutenek, berriz, %30eko deskontua dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.