Saio berriak Bizitxoko gunean

Saio bakoitzaren dinamika bertaratzen diren pertsonen eta dituzten zalantzen araberakoa izango da.

Azaroaren 10an bueltatuko da, Ingurumen Hezkuntza Museoan, ’Konpondu zure bizikleta-Bizitxoko’ ekimenaren edizio berri bat. Egitasmo horrek, praktikaren bidez, bizikletan izan daitezkeen arazo ezberdinak konpontzen irakatsiko du.

Saio bakoitzaren dinamika bertaratzen diren pertsonen eta dituzten zalantzen araberakoa izango da. Norberak bere bizikleta eraman dezake arazo zehatz bat konpontzeko, baina ez dira erramintak eraman behar, Museoan bertan konponketa txikiak egiteko beharrezkoak diren horiek baitira.

’Konpondu zure bizikleta-Bizitxoko’ hilero egiten da ostegun batean eta zenbait orduz luza daiteke, baina ez da beharezkoa saio osoan izatea. Hurrengo hitzorduak, azaroaren 10ean eta abenduaren 15ean izango dira. Saioetan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar.

Egitasmoa 2018. urtean jarri zen abian bizikleten inguruko eta horien konponketen inguruko ezagutzak partekatzeko. Une honetan, Juanjo Iriarte da saioak dinamizatzeaz arduratzen den pertsona.