Emakumeek zientziari egiten dioten ekarpenari buruzko erakusketa

Erakusketa UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Logos Elkartearen ‘Mujeres con Ciencia’ blogeko edukiekin osatu da.

Emakumeek ez dituzte lanbide zientifiko bat garatzeko edo lanbide horretan aurrera egiteko gizonek adina aukera izan. Historian zehar, zientzia gizonei dagokien esparrutzat hartu izan da. Hala ere, emakumeak beti izan dira garapen zientifikoan, nahiz eta haien ekarpenak, ia kasu gehienetan ezkutuan geratu.

Emakumeek zientziari egin dioten ekarpena hobeto ezagutzeko, datorren abenduaren 21era arte ikusgai izango da Bilboko Alde Zaharreko Mitxel Labegerien ‘Emakumea Zientzian’ erakusketa. Bertan, historian zehar emakumeek garapen zientifikoari eta teknologikoari egin dioten ekarpena ezagutzeko aukera izango da.

Erakusketa UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Logos ElkartearenMujeres con Ciencia’ blogeko edukiekin osatu da. Erakusketa Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak sustatzen duen Emakumeak kongresuaren atarikoa da.