V.E.L.O., Udda eta Maialen Aristegi GazteTalent 2022ko irabazleak

Jimmy Jazz aretoak Gazte Talent lehiaketako sei finalisten kontzertuak hartu ditu. Lehiaketak merkatuan lan diskografikorik edo diskoetxe batekin kontraturik ez duten banda gazteak eta bakarlariak saritzen ditu.

Aurtengo edizioko irabazleak honako hauek izan dira:

  • V.E.L.O: 25 eta 35 urte bitarteko talde eta bakarlariei zuzendutako Laboral Kutxa Gazte Talent Saria. V.E.L.O (Verdad En Los Ojos) Jaime Lescúnek eta Javier Alonsok osatzen duten bikotea da. Taldea duela zenbait hilabete sortu zen eta bere musikak kontraste handiko soinuak ditu ezaugarri nagusi.
  • Udda: 14 eta 24 urte bitarteko talde eta bakarlariei zuzendutako Gazte Talent Saria. Udda Iñaki Armentia gasteiztar gaztearen egitasmoa da. 2021eko uztailean ‘En las nubes’ diskoa aurkeztu zuen, zoriontasuna lortzeko barne-ezagutzaren prozesua irudikatzen duena eta gizarteak ezarritako mugei aurre egiteko hausnarketak eta aldarrikapenak biltzen dituena. Abestiak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta katalanez idatzita daude, bere musika-erreferentziek hizkuntza horiek erabiltzen dituztelako.
  • Maialen Aristegi: Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat). 2000. urtean jaiotako kantautore gazteak oso doinu intimoa duten hamar abesti idatzi ditu. Horietan, giza-harremanetan sor daitezkeen istorioen inguruan hitz egiten du.