3R Gaztea programa gazte gaituen laneratzea bultzatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak bere sorreratik 107 gazteren laneratzea lortu duen programaren hirugarren edizioa aurkeztu du

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak abian jarri du ‘3R Gaztea’ programaren hirugarren edizioa. Aipatu programaren xedea da tituludun berrien laneratzea sustatzea. Aurreko bi edizioetan 3R Gaztea programak 107 gazte gaituren laneratzea ahalbidetu du. Gainera, 268 bitartekotza eta 419 orientazio ere burutu dira.

Programan titulua lortu berri duten UPV/EHUko, Deustu Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta HETELeko gazteek parte har dezakete. Hautagaiak 30 urtetik beherakoak izango dira eta langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuetan parte hartzen egon beharko dute.

Programan parte hartzeko aukeratuak diren gazteek beren enplegagarritasuna hobetzeko aukera emango dieten orientazio, aktibazio eta bitartekaritza neurriez baliatu ahal izango dute.