Zein da mundu mailan gehien kontsumitzen den pornografia?

PornHub-ek, bere urteroko txostenean, eduki pornografikoa duten bideoen artean zein kategoria kontsumitzen diren gehien zehazten du

Eduki pornografikoak eskaintzen dituzten atarien artean PornHub da mundu mailan bisitari gehien dituenetako bat. Atari horrek, urtero, bere webgunean jasotako bisitetan oinarrituta, azken hamabi hilabetetan protagonista eta joera nagusiak biltzen dituen txostena argitaratu ohi du. 

Txostenak, morbosoa izateaz gain, balio soziologiko handia du. Izan ere, bertan pornografiaren inguruan (inork ikusi ez duen baina mundu guztiak ezagutzen duen zinema-genero hori) mundu osoan diren kontsumo ohitura nagusiak jasotzen dira. Horrela, Abella Danger izan da emakumezko aktore pornoen artean bilatuena, aurten NTF maulagatik protagonista izan den eta azkeneko hiru urteetan aipatu sailkapenaren buru izan den Lana Rhoades bigarren postura bidaliz. Sailkapen horretako hirugarren postuan Angela White australiarra aurkituko litzateke. 

Gizonezkoen artean, berriz, Jordi ENPk jarraitzen du bilaketen sailkapeneko buruan eta aktore guztien artean sailkapenaren lehen hamar postuetan aurkitzen da.

Joerak

Joerei dagokionez, txostenean jasotzen denez, Reality Porn da gehien hazi dena (% 169). Amateur kategoriak ere hazkunde esanguratsua izan du eta, etxe-pornoarekiko interesa mantentzen dela berresten du. Hazkunde handia izan duen beste kategori bat transgender izan da eta, horri esker, mundu osoko zazpigarren kategoria bisitatuena bilkatu da. Zenbait herrialdetan arrakasta handia lortu du, hala nola, Brasilen (lehenengo postua) edo Italian eta Estatu Batuetan (hirugarrena). Sailkapenaren buruan den beste kategoria bat group sex izango litzateke.

Gehien bilatzen diren hitzen artean, berriz, japoniar erotismoa nagusitzen da hentai eta japanese hitzekin. Bilaketa ugari dituzten beste bi termino Milf eta ‘lesbian’ dira. 

Beste behin Estatu Batuak da PornHub atarian bisita gehien eragiten dituen herrialdea. Jarraian Erresuma Batua eta Frantzia aurkituko lirateke. Espainia, adibidez, sailkapen horretako 11. postuan aurkituko litzateke.

Bisiten iraupena

Aurten izan diren milioika bisiten batez besteko iraupena 9 minutu eta 54 segundokoa izan da. Atarian denbora gehien ematen dutenak egipziarrak dira (11 minutu eta 12 segundo) eta azkarrena, berriz, mexikarrak izango lirateke (8 minutu eta 45 segundo). Espainian batez beste, bisitak 9 minutu eta 21 segundokoak dira.

Mundu osoan, eta aztertutako herrialde gehienetan, igandea da Pornhub bisitatzeko egunik aukeratuena; ostiraletan, berriz, trafikorik txikiena izaten da.

Pornografia gizonen kontua izan dela uste izan da beti. Baina pornhubeko bisitarien % 36 emakumeak dira. Eta Filipinak, Kolonbia, Mexiko edo Argentina bezalako herrialdeetan bisitarien ia erdia emakumeak dira. Espainian bisitarien % 32 emakumeak dira, Frantzian, Italian eta Australian bezala.

Adin-taldeak

Adinari dagokionez, bisitarien batez besteko adina 37 urte ingurukoa da. 18-24 urte bitarteko taldeak % 2 egin du gora eta 35-44koak berriz, kopuru berean egin du behera. Egipton, adibidez, bisitarien % 65 millennials dira (18-34 urte) eta Brasil eta Filipinak antzeko kopuruetan mugitzen dira. Espainian, bisitarien % 71 35 urtetik gorakoa da; bisitari gehien duen adin-taldea 45-54 urte bitartekoa da (% 24).  

Belaunaldi bakoitzak bere gustuak ditu eta pornografian gauza bera gertatzen da. Horrela, txostenaren arabera, Z belaunaldiko (18-24 urte) gazteek gehien ikusten dituzten bideoak honako kategoriakoak dira: threesome, cosplay eta anime. Aipatu adin-tarte horren beste ezaugarri bat errealitate birtualeko edukiak eta bideo bertikalak dira.

Y belaunaldiaren kasuan (25-34 urte) hauek lirateke gehien ikusten diren kategoriak: asiarrak, oinak eta emakume tatuatuak. Transgenero edukiak ikusteko joera handiena duen belaunaldia da.

X belaunaldiako bisitariek gustukoen dituzten edukiak berriz creampie eta fisting dira.

55 urtetik gorakoek, berriz, masturbazioarekiko eta bular txikiekiko interes handiagoa azaltzen dute. Mature eta Vintage delako kategoriak ere gustuko dituzte.

Pornografia ikusteko gehien erabiltzen diren gailuak mugikorrak dira (trafiko osoaren % 87). Ordenagailua erabiltzen duten bisitariak % 13ra mugatzen dira.