Ekintzailetzaren inguruko topaketa EGKren eskutik

Datorren urtarrilaren 25ean, Bilboko Dock tabernan eta TINCeko gazteek dinamizatuta

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen ekintzailetza eta autoenpleguaren inguruan hausnartzeko topaketa bat antolatu du. Hitzordua datorren urtarrilaren 25ean izango da, Bilboko Dock tabernan 18:00etatik aurrera.

EGKren ustez, sarritan ekintzailetza gazteen lan-egoera hobetzeko formula gisa aurkeztu izan ohi da. Administrazio publikoetatik alternatiba hori sustatzeko hainbat laguntza eskaintzen badira ere, gutxi dira horren alde egiten duten gazteak: % 5 inguru EGKren datuen arabera.

Hortaz, TINCeko gazteen laguntzarekin, autoenpleguaren eta ekintzailetzaren inguruko ikuspegi zabal bat eskaini nahi da antolatu den topaketan. Izena emateko aukera jada zabalik da. Topaketara bidaiatzeko garraio publikoko gastuak EGK-k hartuko ditu bere gain.