Langabetuak lan merkatura itzultzea errazteko programa

Bilbao Ekintzak garatzen duen ‘Bilbao Berraktibatzen’ programaren xedea da lan bila ari diren Bilboko langabetuen enplegagarritasuna hobetzea

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, ‘Bilbao Berraktibatzen’ ekimenaren 2022-2023 edizioaren bigarren deialdia jarri du abian. Aipatu ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzazioa jasotzen du. Programaren xedea da lan bila ari diren Bilboko langabetuei prozesu horretan laguntza eskaintzea.

40 orduko iraupena duen programa lau multzotan banatzen diren saiotan antolatzen da: orientazioa eta curriculuma berridazteko aholkularitza teknikoa; lan-aktibazioa; birkokatzea eta gaitasun digitalak. Azken atal horri arreta berezia eskainiko zaio eta programaren ordu guztien erdia baino gehiago eskainiko zaio.

Saioak banaka zein taldeka egingo dira. Taldekako saioetan, besteak beste, talentuaren identifikazioa eta enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzten soft skills delakoak ebaluatzeko jarduerak egingo dira: lidergoa, taldean lan egiteko gaitasuna, motibazioa, negoziaziorako gaitasuna…

Programaren azken blokea birkokatzeari buruzkoa da, eta horren helburu nagusia da hemendik eta datorren martxora arte enpresekin topaketak antolatzea, parte hartzaileek enpresa horiekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izan dezaten, eskaintzaren eta eskariaren arteko lotura bat bilatzeko eta gaur egunerako zein etorkizunerako lan-aukerak aztertzeko.

Izena emateko epea jada zabalik da.