Zientziaren inguruko zenbait bitxikeria

Zientzia bitxikeriaz beteta dago. Hona hemen zenbait adibide:

  • Astronautek ezin dute korroskadarik egin, grabitate falta dela eta bere sabeletan ezin baitira gasak eta likidoak banandu.
  • Ebola birusa ezagutzen den hilkorrenetakoa da. Birus horrekin kutsatzen den jendearen % 80 hiltzen da.
  • Bost mila milioi urte barru, eguzkia erregairik gabe geratuko da eta Erraldoi Gorri batean bilakatuko da.
  • Munduan den lekurik lehorrena Egipton den Assuan herria dugu. Bertan, bataz beste urtero jasotzen den euria 50 ml-koa da.
  • Arkakuso batek salto egiten duenean bere azelerazioa espazio ontzi batek duena baino 20 aldiz handiagoa da.
  • Eskua ematean bakterio gehiago transmititzen dira muxu bat ematean baino.
  • Jende askok animaliarik alferrena nagia dela uste du. Animalia honek egunean, bataz beste, 20 ordu egiten du lo. Hala ere, bada nagia baino animalia alferragoa: Koala. Koala batek 22 ordu egiten du bataz beste egunean zehar.
  • Historian zehar munduan izan den populazioaren %10a gaur egun bizirik dago.
  • Izaki batek sor dezakeen soinurik indartsuena baleak sortzen du. Soinu hau, hegazkin supersoniko batek sor dezakeena baino ozenagoa da eta ia 1000 kilometrotara entzun daiteke.
  • Pertsona batek, bere bizitza osoan zehar, 18 kilo azal gal dezake.
  • Hegazkingintzak garapen izugarria izan du 100 urte eskasetan. Gaur egungo Boing 747 baten hego-luzera, adibidez, Wright anaien lehen hegaldia baino luzeagoa da.
  • Hegodun intsekturik txikiena Tanzanian bizi den liztor bat da. Bere tamaina, gure artean bizi den euli arrunt baten begia baino txikiagoa da.
  • Itsasoan aurki daitekeen punturik sakonena Ozeano Barean den Marianaseko Fosan aurkitzen da. Punturik sakonena itsas mailatik 10.924 metrotara aurkitzen da.
  • Txakur baten usaimena gizaki batena baino mila aldiz sentikorragoa da.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.