Bilboko Udala gazteen bila dabil

18 eta 28 urte bitarteko 24 gaztek urtean zehar izango diren bost saiotan hiriko gazteei kezka eragiten dieten gaien inguruan hausnartuko dute

Bilboko Udalak hirian bizi diren 18 eta 28 urte bitarteko 24 gazte behar ditu hiriko gazteek dituzten erronkei erantzungo dieten ekimenen diseinuan parte hartzeko. Taldea ahalik eta anitzena eta heterogeneoena izateko irizpide ezberdinak jarraituko dira: sexua, adina, kultura-jatorria, barrutia…

Hautatuak diren gazteak Gazte Panela osatuko dute. Taldeak hiru orduko iraupena duten bost saio egingo ditu urtean zehar eta horietan, Bilbao Hiri Gaztea planak jasotzen dituen eta gazteen interesekoak diren hainbat gaien inguruan hausnartuko dute, hala nola, emantzipazioa, ingurumena, kultura edo ongizatea. Aipatu saioetarako datak, printzipioz, honako hauek izango dira: martxoak 4, apirilak 29, ekainak 10, irailak 23 eta azaroak 11. Saio horietan, beste erakunde, entitate edo gazte-elkarte batzuek ere parte hartuko dute, beren jarduera dela-eta panelaren funtzionamenduan lagundu dezaketenak.

Gazte Panela osatzeko interesa duten gazteek izena eman beharko dute inprimaki honen bidez.

Gazte-talde horrek, gainera, aukera izango du Udalak gazte-politiketan egindako lana hurbilagotik ezagutzeko eta proiektu interesgarriren bat abian jartzeko. Gainera, 100 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute saio bakoitzeko, prozesu osoa amaitzean parte hartzen dutenean jasoko dutena.

Datorren otsailaren 15an informazio-saio bat izango da La Perrera (Sabino Arana, 50) eraikinean. Bertan, prozesu honen inguruko argibide guztiak eskainiko dira.