Telefono adimenduen salmentak gain behera

Pasa den urtean azken hamarkadako daturik kaxkarrena erregistratu zen: 1.200 milioi gailu baino gutxiago saldu ziren.

2016a telefono adimendunen urterik onena izan zen. Harrezkero, gezurra badirudi ere, gailu horiek interesa galdu dute. Baieztapen hori bi  zutabetan oinarritzen da. Alde batetik, salmenten joera (2016an 1.473 milioi gailu saldu ziren mundu osoan); bestetik  interes publikoa. Izan ere, geroz eta ikusmin gutxiago dago dagoeneko hain maiz funtsezko berrikuntzak aurkezteko gai ez diren gailuekiko.

Salmentei dagokionez, iaz, telefono adimenduen salmentak 1.200 milioitik behera jaitsi ziren, aurreko urtean baino % 17 gutxiago. Kopuru hori azken hamarkadako zifrarik okerrena da. Antzeko datuak aurkitzeko, hamarkada bat atzera egin behar da, 2013ra arte, hain zuzen ere. Urte horretan ‘smartphone’-ak aurreko mugikorrak atzean uzten hasi ziren eta,, guztira 1.000 milioi inguru gailu saldu ziren.

Pasa den urteko salmenten arabera, Samsung da gailu gehien saltzea lortu zuen konpainia. Korearrek salmenta guztien % 22 lortu zituzten. Ondoren Apple (% 19) eta Xiaomi (% 13) aurkituko lirateke.

Gehien saltzen diren telefonoak gama ertain eta baxukoak dira. Gailu horiek dira, hain zuzen ere, ekoizleei etekin gutxien ematen dizkietenak. Baina aipatu telefono horien salmentak nabarmen jaitsi ziren pasa den urteko azken hiruhilekoan.