Iruñeko bi gaztek Inti Ibilbidean parte hartuko dute

Iruñeko Udalak ‘Inti Ibilbidea: Kukulkaneko oihanetako misterioa’ egitasmoan parte hartzeko bi beka eskainiko die hiriko gazteei

Iruñeko Udalak uda honetan Mexikoko Yucatán penintsulara bidaiatzeko aukera ematen duten bi beka eskainiko dizkie 18 eta 26 urte bitarteko gazteei. Ruta Inti elkartearekin batera, Udalak ‘Inti ibilbidea: Kukulkaneko oihanetako misterioa’ espedizioan parte hartzeko aukera eskainiko du.

Hautaketa prozesua azaltzeko Udalak saio informatibo bat eskainiko du gaur bertan Gaztediaren Etxean, 18:30etan. Bertan, aurreko edizioetan izan diren zenbait gaztek beren esperientzia azalduko dute. Gainera, antolatzaileek ere parte hartuko dute izan daitezkeen zalantzak argitzeko.

Egitasmoan parte hartu nahi duten horiek Udalaren Gazteria zerbitzuarekin jarriko beharko dute harremetan, posta elektronikoaren bidez, otsailaren 2tik 6ra bitartean. Mezu horretan, beka eskatzeko duten motibazioa azaldu beharko dute. Beka bakoitza 1.195 eurokoa izango da.

Hautaketa

Aurrez izena emateko epe hori amaituta, Inti Ibilbidea antolatzeko hautaketa-prozesua hasiko da. Horretarako, haien webgunean sartu eta ‘Cómo participar’ atalera jo behar da. Behin atal horretan, azaltzen diren argibideak jarraitu behar dira.

Hautaketa prozesua bi fasetan banatzen da: monografia baten bidalketa eta elkarrizketa pertsonala. Monografiarekin batera aurkezpen gutun bat eta curriculuma bidali behar dira. Monografian jorratu ahal diren gaiak webgunean ikus daitezke.