Argazkilaritza eta esperimentazioaren inguruko zikloa Gasteizen

Otsailean doako hiru topaketa egingo dira argazkigintzako profesionalekin

Gasteizko Amarika Aretoak argazkilaritza, esperimentazioa eta denbora jorratuko duten hiru topaketa hartuko ditu hil honetan. Jardunaldiak Tetrapack 2023 egitasmoaren barruan egingo dira eta doakoak izango dira. Argazkigintzako lau profesional gailenek hartuko dute parte zikloan: Nagore Legarreta, Maider Jiménez, Laura Carrascosa eta Jon Cazenave.

Otsailaren 5ean Nagore Legarretak ‘Jakin-mina motore gisa’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du. Legarretak bere ibilbideak izan duen bilakaeraren inguruan arituko da eta nola hasi zen saiakuntzak egiten argazkigintzarako eta irudiak sortzeko teknika analogiko eta digitalekin.

Otsailaren 12an Maider Jiménezek eta Laura Carrascosak ‘Artista bisuala, zertaz bizi da?’ hitzaldia eskainiko dute. Jiménez eta Carrascosa Estudio Yolavi eta Estudio Lirondaren sortzaileak dira, lehenengoa, arautik ateratzen diren ezkontzetako argazki eta bideo estudioa, eta bigarrena, erretratuari, publizitate-argazkigintzari, ekitaldiei eta dantzari zuzendutakoa.

Jon Cazenave argazkilari donostiarrak itxiko du zikloa otsailaren 19an “Akatsa eta denbora geldoa”hitzaldiarekin, arte-praktikaren eta berehalakotasunaren fenomenoaren arteko harremanari buruzko diskurtso interesgarria. Cazenavek epe luzeko prozesu sortzailetan jarriko du fokua, ikaskuntza kontzientea, gogoetatsua eta denboran iraunkorra lortzeko baliabide moduan.

Gazte Klik Klak 2022 argazki- eta bideo-lehiaketa irabazi duten gazteen sormen-prozesua da Tetrapack.