Bilbao Blues Festivalaren II. edizioa uztailaren 28tik 30era izango da

Pasa den urtean estreinatu zen jaialdiak 65.000 pertsona baino gehiago bildu zituen

Bilboko Areatzak hartuko du uda honetan berriz ere, uztailaren 28tik 30era, blues musikaren jaialdi handi bat. Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioak generoko musikari ospetsuekin osatutako doako programazioa eskainiko du.

Aurtengo edizioa iragarriko duen kartelak emakume-ahotsak omentzen ditu eta jaialdiaren eta hiriaren arteko harremana azpimarratzen du Bilbok duen elementu ezagun batekin: Carolina pastela. Kartela, aurreko urtean bezala, Sergio Pérez Berasategik zuzentzen duen Moriskette estudioak diseinatu du.

2022ko edizioa

Pasa den urtean Bilbao Blues Festival jaialdiaren lehen edizioa izan zen eta 65.000 pertsona inguru gerturatu ziren kontzertu ezberdinetara. Bertan blues musikaren izen handiak izan ziren, hala nola, Bob Stroger eta Chicago All Stars, Shemekia Copeland, Alejo Stivel, Ronnie Baker Brooks, Dana Fuchs, Fantastic Negrito, Wax & Boogie feat Drew Davies, Noa & The Hell Drinkers, Blues Triumvirate, Flamingo Tours, Travellin’ Brothers eta Micky & The Buzz. Fitok eta Mikel Erentxunek amaiera eman zioten jaialdiari artista gonbidatu gisa.