Bilboko Umeen eta Nerabeen II. Udal Plana

2025era arte indarrean izango den plana mila adingaberen ekarpenarekin egindako diagnostikoan oinarritzen da

Bilboko Udalak Umeen eta Nerabeen II. Udal Plana aurkeztu berri du. 2025. urtera arte indarrean izango den plan berria Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluko kide diren 46 haurren laguntzarekin egin da eta mila adingaberen ekarpenekin egindako diagnostikoan oinarritzen da.

Plana prestatzeko, azken lau urteetan hiriko adingabeek dituzten beharren eta kezken bilakaeratik abiatu da, eta haien ongizatearen alde lanean jarraitzeko erronka nagusiak identifikatu dira. Plan berria 3 ardatz estrategikotan eta 8 helburutan egituratzen da. Guztira, 188 ekintza biltzen dituzten  20 lan-ildo identifikatu dira.

Hiru ardatz

Umeen eta Nerabeen II. Planaren hiru ardatz estrategiko eta 8 helburu nagusiei dagokienez, Udalak urratsak egin nahi ditu, hiru zentzutan:

Umeak eta nerabeak beren ingurunearekin konprometituta egon daitezela sustatu:

  • Ume eta nerabeek hiriaren bizitza publikoan parte hartzea bultzatu.
  • Umeen eta nerabeen artean genero-berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua bultzatu.
  • Espazio publikoa ume eta nerabeentzako irisgarriagoa eta atseginagoa izan dadila bermatu.

Hazkunde osasuntsua bermatu:

Aukera-berdintasuna bermatu, hiriko umeei eta nerabeei eragiten dieten desabantailei eta desberdintasun-ezei aurre eginez.

  • Haur-pobrezia eta gizartean dagoen berdintasunik eza gutxitu.
  • Zaurgarritasun- eta babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeen babesa bermatu.

Zeharkako helburuari dagokionez:

  • Beste gizarte-eragile batzuekin erakundearteko koordinazioa eta erantzunkidetasuna bultzatu, adingabeen interes gorena babesteko.