Emakumeek nahiago dituzte gizon altuak

Emakumezkoek gizon altuak dituzte gustoko, baina ez osasuntsu edo ederragoak direlako. Iraunbizitza kontua da, borrokarako hobeak dira.

Zergatik dira gizon altuak gizon baxuak baino erakargarriagoak? Ederragoak direlako? Osasuntsuagoak agian? Altuera osasunarekin eta ‘gen onekin’ parekatzen baditugu ere, gizon altuak ez dira ez ederrago ezta osasuntsuago ere. AEBetako Utah Unibertsitateko zientzilari talde batek frogatu ahal izan duen bezala, emakumeek gizon altuekiko duten lehentasuna iraunbizitzan oinarritzen da.

Aipatu taldeak frogatu ahal izan duen bezala, gizon altuek abantaila dute borroka egiterakoan, goitik behera jotzeko aukera dutelako eta kolpe hauek eraginkorragoak direlako. Era berean, bi hanketan oinarrituta kolpatzea lau hanketan oinarrituta kolpatzea baino eraginkorragoa da. Horretan oinarrituta, aipatu zientzilariek tximinoek bi hanketan ibiltzen hastearen arrazoia hemen aurki daitekeela baieztatzen dute.

Ikerketaren arduradun den David Carrier-ek adierazi duenez, altuera handiagoa zuten arrek emeak lortzeko borroketan irabazle suertatzen ohi ziren, eta ondorioz, emeek ar altuak nahiago dituzte, bere seme-alabak hobeto babestuko dituztelakoan edo.

Aurreko ikerketak

Emakumeek gizon altuak nahiago dituztela ez da gauza berria. Aurretik burututako hainbat ikerketen arabera, altuera osasuna, aurpegi simetriko eta inteligentziarekin parekatzen ohi da. Ondorioz, emakumeek nahiago dituzte gizon altuak, antza, hauek gen hobeak dituztelako, eta ondorioz, bere seme-alabek ere gen on horiek izango lituzketelako. Ikerketa berri honen baitan, aurreko teoria baztertu gabe, ar altuek bere familia eta baliabideak hobeto defendatzeko gaitasunak zituzten.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.