Gazteentzako orientazio soziolaboral eta juridikoko doako zerbitzu berria Getxon

Zerbitzua doakoa izango da eta erabiltzaileek egiten dituzten kontsultei erantzuna emateko orientazioa eskainiko du, baina ez du sektoreko profesionalek eskaintzen dituzten zerbitzuak ordezkatuko.

Getxoko Gazteria Zerbitzuak udalerriko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako orientazio soziolaboral eta juridikoko doako zerbitzu bat jarri du martxan. ‘Prest’ izena duen zerbitzu berriaren xedea da egunerokotasunean sortzen diren zalantza legalei buruzko lehen laguntza eskaintzea. Zerbitzuak zalantza txikiak argituko ditu eta, kasu konplexuenetan, zerbitzu espezializatuetara bideratuko da.

Funtsean, gai hauei buruzko arazoak konponduko dira: alokairu-kontratuak edo etxebizitzaren arloko fidantzak; lan-eskubideak eta kontratuak; fiskalitatea eta hainbat zerga-mota, hala nola PFEZ; eta, negozio bat sortu nahi dutenentzat, enpresa-forma juridikoak, zure jarduera nola hasi, oinarrizko izapideak…

Zerbitzua doakoa izango da eta erabiltzaileek egiten dituzten kontsultei erantzuna emateko orientazioa eskainiko du, baina ez du sektoreko profesionalek eskaintzen dituzten zerbitzuak ordezkatuko. Horrela, beharrezkotzat ikusten den kasuetan, horiengana jotzea gomendatuko da.

Eskainiko den zerbitzua guztiz konfidentziala izango da. Galderak eta zalantzak posta elektronikoaren bidez bidali daitezke. Mezuan harremanetarako datuak, zalantzaren inguruko xehetasunak eta erantzuna jasotzeko kanala (e-maila, bideo-deia, WhatsApp, aurrez-aurre…) zehaztu beharko da.