LUMAfest!, gazteentzako literatura-hitzordua

Bigarren edizioak, berriz ere, literatura sorkuntzaren aldeko apustua egiten du formatu hibrido analogiko-digital batean, eta tokiko, nazioko eta nazioarteko egileek parte hartuko dute bertan

Gazteei zuzendutako literatura eta sorkuntzaren aldeko apustua egiten duen LUMAfest! jaialdiakbigarren edizioa egingo du otsailaren 9tik 11ra Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatuta, LUMAfest! 2023k era askotako jarduerak eskainiko ditu, hala nola, sare sozialen bidezko mikrokontakizunen lehiaketa, liburu-aurkezpenak, poesia-inprobisazioko tailerrak, eta euskarazko zein ingelesezko gazte-literaturako autore aipagarriak ezagutzeko aukera.

Jaialdia otsailaren 9an hasiko da Jasone Osoro eta Karlos Aretxabaleta idazleen arteko solasaldiarekin. Osorok eta Aretxabaletak bere azken lanak aurkeztuko dituzte, ‘Festa’ eta ‘Sex-sua’, hurrenez hurren. Ondoren, euskarazko online mikrokontakizunen lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Otsailaren 10ean, Elise Kova idazle estatubatuar ezagunak ‘La caída del príncipe de fuego’ liburua aurkeztuko du eta ondoren liburu sinadura egingo du.

Azkenik, otsailaren 11n Leire Vargasek inprobisazio poetikoko tailerra eskainiko du eta ondoren ‘Dena ametsa den irudipena’ liburua aurkeztuko du. Ondoren, Victoria Álvarezek ‘Las Eternas’ liburua aurkeztuko du eta liburu sinadura ere egingo du.

Jaialdiari amaiera emateko, gaztelaniazko online mikrokontakizunen lehiaketako sariak banatuko dira.