Hong Kong Internet abiaduran errege

Akamai izeneko enpresak egindako azterketa baten arabera, Hong Kong da Internet konexio finkoetan abiadura gehien duen tokia. Txinako eskualde honetan populazioaren %60ak 5Mbps baino gehiagoko konexioak ditu eta %93ak 2 Mbps baino gehiago. Sailkapen honen bigarren tokian Hego Korea aurkitzen da, bataz beste bere abiadura 32 Mbps-etakoa delarik. Askoren sorpresarako, hirugarren tokian Errumania azaltzen da. Errumaniako bi hiritan, Hong Kongeko kopuruak gainditzen dituzte.
Hiriei dagokionez, Internet abiadura azkarrena duen hiria Japoniako Kanagawa da, bataz beste, gehienezko abiadura 48,06 Mbps-rekin.
Gehienezko abiadura kontutan hartu beharrean, bataz besteko abiadura kontutan hartzen badugu, Hego Korea izango litzateke sailkapenaren lehen postuan, 13,7 Mbps-ko abiadurarekin. Jarraian, Hong Kong (9,4), Japonia (8,3) eta Errumania eta Herbehereak izango lirateke, azken bi hauen 7Mbps-rekin.
Estatuari dagokionez, datu positiboenak konexio mugikorretan ematen dira. Esparru honetan, Espainia laugarren postuan azaltzen da, Erresuma Batua, Grezia eta Kanadaren atzetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.