Spotify orain Facebooken

Forbesek aurreratu duenaren arabera, Facebook eta Spotify elkarlanean arituko dira musika ‘streaming’ eran eskaintzeko. Horrela, argazki eta ekitaldi botoien alboan (pantailaren ezkerraldean), Spotifyren ikonoa azalduko omen da. Hau sakatzean, Spotify-ren ‘software’a instalatuko da eta horrela, bere musika eskaintza eskuragarri izango da Facebook-etik atera gabe.
Momentuz, zerbitzu honen izena ez da aditzera eman, baina antza denez ‘Facebook Music’ izango da.
Hau ez da Facebook eta Spotify enpresen artean dagoen harreman bakarra, izan ere, bi enpresek inbertsore garrantzitsuak partekatzen dituzte: Li Ka Shing edota Napsterren sortzailea izan zen Sean Parker.
Forbesek emandako informazioaren arabera, akordio honek ez du inolako koste ekonomikorik izango eta Facebookek eduki desberdinak barneratzeko jarraitzen ari den politikaren barruan ulertu behar da. Gogoratuko duzuenez, urte hasieran Facebook Warnes Bros-ekin akordio batera iritsi zen pelikulak alokatu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.