Suomitar elkartearen logoa diseinatzen ari ginen momentuetako bat [www.suomitar.org]

Donostian kokatuta dagoen ‘Suomitar’ elkarteak finlandiera-euskara hiztegia prestatzen ari da bere bazkideen ekarpenei esker. Hiztegi hau prestatzearen ideia duela zenbait urte jarri zen martxan eta elkartea osatzen duten kideen lanari esker burutzen ari da. Gaur egun, 5.000 sarrera inguru ditu hiztegiak eta elkarteko kideek adierazi dutenez, gabonetarako amaituta izan nahiko lukete. Printzipioz, ez dago garbi hiztegia argitaratuko den ala ez, baina web orrialde batean eskuragai izango da.
Suomitar elkartearen lanaren oihartzuna ez da Euskal Herrira mugatu, eta jada, Finlandian ere honen berri izan dute. Bertako Nokia telefono konpainia ezagunak hiztegiarekiko interesa azaldu du. Antza denez, Nokiak hiztegiaren gaindeko eskubideak erosi eta ondoren aplikazio gisa saldu omen nahi du.
Suomiera eta euskararen artean lotura zuzenik izan ez arren Suomitar elkarteko kideek adierazten dutenez bi hizkuntzen artean bada halako paralelismorik. Izan ere, suomitarra ere oso hizkuntza zaharra da eta hiztun kopurua ere nahikoa mugatua da.

SHARE

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.