‘Ruta al exilio’ Nafarroatik igaroko da

16 eta 17 urte bitarteko gazteei Espainiako azken hamarkadetako historia hurbiltzea helburu duen hezkuntza-proiektu ibiltariaren hirugarren edizioa uztailean izango da

Zabalik da, apirilaren 19ra arte, 16 eta 17 urte bitarteko gazteei Espainiako azken hamarkadetako historia hurbiltzea helburu duen ‘Ruta al exilio’ hezkuntza-proiektu ibiltarian izena emateko epea. Aurtengoa aipatu egitasmoaren hirugarren edizioa da eta lehen aldiz Nafarroatik igaroko da.

Proposamen honen xedea da Espainiako historia berria belaunaldi gazteetara hurbiltzea, Espainiako erbestealdi errepublikanoaren oroimen-lekuetan zehar ibilaldiak eginez eta prestakuntza eta gizarte eta kultur jardueren bidez. Gainera, egitasmoak iraganeko kontakizunen, oraingo gertaeren eta etorkizunean gerta litezkeen gertaeren artean loturak ezartzeko tresnak eskaini nahi dizkie gazteei. Bide batez, gazteen gazteen gizalegezko espiritua sustatu eta egun diren gatazketan haien parte-hartze aktiboa bultzatu nahi da.

Egitasmoa

Hezkuntza-proiektu ibiltaria INJUVEk eta Bartzelonako Unibertsitateko Solidaridad Fundazioaren Memorien Europako Behatokiak (EUROM) antolatzen dute eta Be Wild Be Proud elkarteak garatzen du. Aurreko bi edizioetan 400 gaztek baino gehiagok parte hartu dute.

Aurtengo edizioaren leloa ‘Paisaiaren orbainak’ izango da. Esan bezala, lehen aldiz Nafarroa bisitatuko du proiektuak eta bertan, 1936. Urteko errepresioaren zenbait adibide azalduko dira. Era berean, Katalunia eta Frantziaren arteko Pirinioetako muga eta Mediterraneoko kostaldea ere aztertuko ditu. Nafarroako Memomiaren Institutuko zuzendari Josemi Gastónek azaldu duenez, horrelako proiektuak “ezinbestekoak dira iraganeko gertaera traumatikoen memoria gerturatzen dielako belaunaldi gazteenei. Memoria kritiko horrek iragana aztertu eta giza eskubideekin errespetutsuagoak diren gizarteak eraikitzen lagundu behar du”.