‘Emakume Ugari’ erakusketa LABE Gazte Laborategian

Sei emakume gazteren lanak biltzen dituen erakusketa gaur bertan inauguratuko da.

Gaurtik aurrera ‘Emakume ugari’ erakusketa kolektiboa ikus daiteke Gasteizko LABE Gazte Laborategian. Erakusketak sei emakume gazteren lanak biltzen ditu: Lorena Escala, Iratxe Mencía, Nefer Olaizola, Sofia Velasco, Ariana Ruiz de Azua eta Maider Lasa.

Erakusketa gune seguru gisa planteatzen da, elkar ezagutzeko eta ezagutarazteko, beste sortzaile batzuekin eta haien lanekin harremanetan jartzea sustatuz. Gasteizen sortzen ari den emakume artisten sorkuntza bultzatzeko eta proiektu berrien sorrerari emaitza emango dioten sinergiak sortzea ahalbidetzeko modu bat. Leire Ortiz de Lejarazuk koordinatu duen erakusketa 19:00etan inauguratuko da eta, artistek bisita gidatua egingo dute beren lanak azaltzeko. Proposamen kolektiboa Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak hiriko gazteentzat duen Labe sorkuntza-gune berrian ikusi ahal izango da.